Viaje Fin de Estudios a Alemania
Viaje fin de estudios septiembre 2009
Gure azken bidaia
Eguzkia aurpegian, udaren sentsazio hoberena dudarik gabe. Ondarretan etzanda nengoen nire lagun guztiekin, udaren azken egunak ziren eta azken egunera arte probetxatu egin behar genuen, hondartzara joaten, ospatzen, ligatzen eta belzten. Oraindik bi egun falta ziren irailaren bigarrena heltzeko. Egun hartan gure klaseko azken bidaia egingo genuen Alemananiara. Ez nuen gogo handirik joateko eta are gutxiago Alemaniara. Bi egun haiek oso azkar pasatu zitzaizkidan eta azkenik bidaiaren eguna iritsi zen. Autobusaren zain geunden bitartean klaseko jendea iristen hasi zen. Momentu hartan konturatu egin nintzen lagun asko uda osoan ez nuela ikusi eta haien berririk ez nuela aspaldian izan.Horrela jarrera aldatu nuen eta bat-batean klasekoekin egun pare bat igarotzea primeran iruditzen zitzaidan.Lehenengo egunetan bakoitza bere kuadrilarekin egoten zen beti, ez genuela elkar ezgutzen zirudien. Pixkanaka-pixkanaka gauzak aldatzen joan ziren. Gauean denok logeletan elkartzen ginen jolasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko. Gosaltzeko orduan neskak mutilekin esertzen ginen eta diskotekan denok elkarrengana biltzen ginen atzerritarrei erakusteko zein ondo dantzatzen dugua Espainian. Nabaritzen zen nola aldatu ziren gauzak. Ez zegoen eskursio pilo bat baina, hala ere, argazki mordoa egin genuen. Azken gauean denok logela batean geundenean pentsatzen hasi ginen, nola uda eta bidaia bukatu ziren eta eskolako azken urtea hasiko genuela.Sentitu nuena, alde batetik poza izan zen, bidaia polita bizi izateagatik baina beste aldetik triste nengoen gure klaseko jendea urte honen ostean ez nuelako egunero ikusiko. Bakarrik argazkiak geldituko zaizkit. Orduan lagun batek esan zidan argazkiek bakarrik gogoratuko digutela ze momentu politak bizi izan genituen gure klasekoak izan eta orain lagun onak direnekin.
(Ana Gutierrez)
IKASBIDAIA
Urtero bezala ikasturteko lehenengo astean ikasbidaiarako garaia iritsi zen. Aurten, hala ere, zerbait aldatzen zen: Gu geu ginen zorionekoak. Alde batetik, primeran pasatu genuen baina, bestetik, tristea zen denok elkarrekin egiten genuen azken bidaia zela pentsatzea. Irakasleekin ere giro ona egon zen. Hauxe lagun bati kontatu nionean, esan zidan bere eskolak ez duela bidaiarik antolatzen eta beraiek bakarrik joango zirela eskola bukatu ondoren. Horregatik neure buruari galdetu diot ea irakasleak etorri izan ez balira hobeto pasatuko genukeen. Kontuan izan behar dugu, gauetan ezin genuela aterpetxetik atera eta logeletan ordu batean egon behar zela. Gainera egun guztiak planifikatuta zeuden eta batzuetan interesatzen zitzaizkigun tokietarako ez zegoen denborarik. Adibidez niri München-eko erdialdean denbora gehiago ematea gustatuko zitzaidakeen. Hala eta guztiz ere, hogeita hamahiru pertsona gindoazenez ezinezkoa zen bakoitzaren nahiak betetzea. Beraz, ezin diegu gauza asko irakasleei aurpegiratu. Arreta jar dezagun orain irakasleak etortzeak daukan abantaila handienean: ez genuen minutu bakar bat ere galdu. Deno oso ondo antolatuta dago, bidai berdina urtero egiten delako eta honek era askotako ekintzak egitea ahalbidetuko zigun. Egun bakoitza desberdina zen eta hortxe zegoen bidaiaren berezitasuna. Egun batean txirrindan ibiltzera edo bainu bat hartzera joaten ginen Bodensee-ra eta hurrengo egunean kontzentrazio-esparruan edo pinakotekan geunden. Hitz batean baiezta dezaket irakasleak joan ez balira, bidaia antolatu gaberik egongo litzatekela eta , beraz, nolabait, alferrikako bidaia egingo genukeela.
(Irene Munduate)


