Elkartasuna, enpatia
Elkartasuna eta eskuzabaltasuna betidanik erakutsi dizkiegu gure ikasleei, ikasbide onak direla sinistuta.
Denbora asko daramagu behartsuei laguntzeko dirua biltzen, Gabonetako postalak eginez, Gabonetako azoka antolatuz eta Santa Ageda egunean abestuz. Lortutako dirua gure inguruan nahiz urrunean, Afrikan, misiolari espainiarrei laguntzen jarduten diren erakundeei ematen diegu.
Duela urte batzuk bi ume gure besoetan hartu genituen, Ayuda en Acción elkartearen bitartez, eta laguntzen jarraitzeko asmoa daukagu, hemezortzi urte betetzen dituzten arte. Arropa biltzeko kanpainetan ere sarritan ibiltzen gara (S.O.S. África, Antiguako Parrokia); baita ere, inoiz, jostailuak (Gurutze Gorria), jakiak (Sahara), botikak, dirua (Haitiko lurrikarako kaltetuentzat…) eta abar biltzen ere saiatzen gara. Ekintza hauetan guztietan, gure Hezkuntza Komunitateak ez digu kale egin, gurekin ibili da beti, buru-belarri laguntzen.
Berdintasun Plana
Gu ere hezitzaile garenez, gurasoekin batera, gizon-emakume arduratsuak prestatzen saiatzen gara, etorkizuneko gizarterako. Eta etorkizuneko gizarte horretan emakumeek zein gizonek aukera-berdintasuna izan dezatela bermatu nahi dugunez, ezinbestekoa da txikitatik berdintasunean oinarritutako hezkuntza ematea: horretarako sortu genuen Berdintasun Plan erabatekoa.
Plan de Igualdad web externa (gaztelaniaz)
Ingurumena – Agenda 21
Gure eskola benetan ingurumena zaintzen konprometituta dagoenez, Agenda 21 programarekin bat egiteko zalantzarik ez genuen izan, urte batzuk direla; ordutik hona, lanean jardun gara eten gabe, ingurumenaren alde, eta lan horrek guztiak saria ekarri du azkenean: Eskola Jasangarri ikurra eskuratu dugu azkenean.
1. buletina EA21ekoa Colegio aleman Deutsche Schule
2017-18 ikasturtean egindako jardueren aldizkaria
AldizkariaEA21(20172018)Donostia